Santioak 2022

"Jaiak iristeko gogoa antzematen da urtero, eta aurten gehiago"

Aiurri 2022ko uzt. 7a, 09:48

Agustin Laskurain Garagardo Azokako antolatzaileetakoa da.

Agustin Laskurain Irrintzi elkarteko kidea da, Amasa-Villabonan aurkezpenik behar ez duen gizarte eta kultur mailako eragilea. Uztailaren 14an abiatuko da Garagardo Azoka, uztailaren 17ra bitarte. 

Kalean lagunekin elkartzeko zaleak direnak pozarren egon daitezke. Garagardoaren bueltan, ehunka lagun elkartuko dira Irrintzi elkartearen ekimenez. Bueltan da azoka, aurkezpenik behar ez duen Garagardo Azoka.

Garagardo azokaren edizio berria iristear da. Poz ederra eman diezue hainbat garagardozaleei! Zein izan da zuen inguruan azokaren edizio berria iragartzean nabaritu duzuen lehen erreakzioa?

Poza, esan duzun bezala. Esango nuke, gainera, jendeak oro har festarako gogoa duela. Galdezka genuen jendea eta aurrera egitea erabaki genuen.

Gogoa behar da lan asko egitea dagokizuelako. Zenbat lagunek parte hartuko duten esaterik ba al dago? 

Prestaketa lanetan lau lagun gabiltza eta azokako egunetan ehun lagun. Ez bakarrik bazkideak, baita bikoteak, lagunak, kolaboratzaileak, beste elkarteetako laguntzaileak...

Zein beste lan dago?

Lan asko dago, bai. 07:00tan hasten gara ukondoak prestatzen. Jendea etortzen denerako lan asko aurreratuta dago. Garbitzaileak ditugu propio azokan lan egiteko. Garbitzaileek ordu piloa egiten dute. Garagardoa eskaintzen bi txanda izaten dira, arratsaldez eta gauez bana. Afaria jende askori eskaintzen diogu, baina guretzat beste afari batzuk antolatzen ditugu. Eta hori guztia antolatu behar dugu.

Aurtengo xehetasunak emango al dizkiguzu? Ordutegia, janari eskaintza, edariak....

Hogeita lau edari ezberdin eskainiko dizkiogu azoka hurbiltzen denari. Zeliakoentzat garagardoa izango da. Jatekoari dagokionez, betikoa izango da menua. Gulak eta garagardo azokan ohikoa den janaria. Ordutegia betikoa da. 18:00tan zabalduko dugu, eta ostegunean 01:00tan amaituko dugu. Ostiralean eta larunbatean luzatzen dugu zerbait gehiago, eta igandean gauerdirako amaitzen dugu.

Jaien atarikoa da azoka. Festarako giroa berotzeko aproposa da. Zuek ere nabaritzen duzue hori?

Bai, beti. Jaiak iristeko gogoa antzematen da urtero, eta aurten gehiago!

 

Elkarrizketa osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!