Santioak 2022

Santana egunerako "Rozioa" konpartsaren entsegu egunak ezarri dira

Aiurri 2022ko uzt. 8a, 11:07
Santana eguneko bazkaria

Santio jaietako Santana egunean, urtero, konpartsa antolatzen dute Zunbeltz elkarteko kideek Amasa-Villabonan. Aurtengoan, "Rozioa" izango da gai, eta, jada, entsegu egunak ezarri dituzte guztia borobil atera dadin. Gaur izango da lehenengo entsegua, arratsaldeko 20:00etan Aljibean. 

Entsegu egunak: Uztailaren 8,15, eta 22an izango dira. Arratsaldeko 20:00etan, Aljibean. Gainera, egunean bertan egingo den bazkarirako txartelak salgai daudela iragarri dute, Basajaun liburudendan eta Txurrut tabernan, hilaren 18ra bitarte. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!