Bost urtetan euskararen kale erabilera igo egin da adin-tarte guztietan, Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2022ko uzt. 13a, 12:00

Amasa-Villabonako Hizkuntzen erabileraren kale neureketen emaitzen aurkezpena izan zen Belen Urangaren eskutik atzo, Subijana etxean. Azken 5 urteetan euskararen erabilera igo egin da adin-tarte guztietan, orokorrean, 6 puntu. Hala ere, 20 urteetan zehar emandako joera aztertzen bada,  egoerak berdin jarraitzen duela aztertu daiteke. 

Amasa-Villabonan euskaraz %51a aritzen da. Azken bost urteetan, 2016tik 2021era bitarte 6 puntuko gorakada izan du adin tarte guztietan, azken bost urteko beherakadari buelta emanez.

Aztertutako adin-tarteak hurrengoak izan dira: Haurrak, 2-14 urte; gazteak, 5-24 urte; heldu/gazteak; 25-44 urte; heldua nagusiak 45-64 urte; adinekoak 64 urtetik gora. Hala, hitzaldian aipatutako datu aipagarrienak hurregoak izan dira: 

  • Gaur egun, 2001.urteko datu berbera aztertu da; gaztelaniaz gutxiago egiten da Amasa-Villabonan eta beste hizkuntzen presentzia areagotu da. 
  • Gizonezkoek euskaraz zertxobait gehiago aritzen dira emakumezkoek baino. 
  • Belaunaldi gazteek euskaraz gehiago egiten dute. Aipagarria da, gazteen erabilera haurrena baino altuagoa dela eta batez ere, gazteeen arteko solasaldietan islatzen da, parez-parezko elkarrizketetan. Euskararen erabilera haurren artean ere altua da eta hemen ere, haurrek eta gazteek euskaraz gehiago egiten dute euren artean, adin-tarte desberdinetan daudenean baino. 
  • Azkenik,nabarmentzekoa da, haurren presentziak eragin zuzena duela euskararen erabileran. Helduek eta nagusiek euskaraz elkarrekin gehiago egiten dute haurrak aurrean daudenean. 
  • Etorkizunari begira, eta datozen urteetan garrantzia izango du haurren eta gazteen joerak. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!