Santioak 2022

Santio jaietako XL kros herrikoia

Aiurri 2022ko uzt. 14a, 12:39
2018ko artxiboko irudia

Zunbeltz elkarteak Santiotako kros herrikoia antolatu du, uztailaren 25an. Aurtegoan, XL aldia izenarekin izango da. Korrikalariak 11:30ean abiatuko dira Zunbeltz Elkartearen paretik, eta Villabonako kaleetan zehar osatuko dute ibilbidea. 

 Izena www.herrikrosa.com webgunean eman behar da eta doainik izango da. 14 urte artekoentzat ere krosa antolatu da, 10:15etatik aurrera, eta izen ematea elkartean bertan izango da, 9:15etatik aurrera.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!