Kontsumo bonoen kanpaina berria Amasa-Villabonan, irailaren 14tik aurrera

Aiurri 2022ko uzt. 19a, 11:01

2021eko artxiboko irudia

Kontsumo bonoen IV.kanpaina jarriko du abian Amasa-Villabonako udalak, Oria Merkatari Elkartearekin lankidetzan. Irailaren 14tik abenduaren 3ra bitarte izango da kanpaina. Helburua, tokiko merkataritzan erosketak sustatzea etasektoreabiziberritzea izanik, horrela, herrikokaleakbizirik mantentzeko. Udalak guztira, 54.000 euroko inbertsioaegingo du. 

Kontsumo bonoen IV. kanpaina berri honetan parte hartu nahi duten establezimenduek
uztailaren 20tik abuztuaren 1era izena eman beharko dute Udalaren webgunean. Bertan, formulario batbete beharko dute. Bonoei dagokienez, establezimenduetan salduko dira irailaren 14tik aurrera. Establezimendu bakoitzak bere bono propioak izango ditu, eta dendaren izenarekin identifikatuta egongo dira, beraz, erositako establezimendu horretan bakarrik erabili ahalko dira.

Udalak erosketa bono bakoitza %33,3an diruz lagunduko du. Bono guztiek 10 euroko balioa
izango dute:
 20 euro jarri, eta jaso 3 bono (30€)
 40 euro jarri, eta jaso 6 bono (60€)
 60 euro jarri, eta jaso 9 bono (90€)
Kontsumo bonoak 2022ko irailaren 14tik abenduaren 3ra bitartean (biak barne), edo komertzio
bakoitzean agortu arte, eskuratu ahal izango dira. Horien erabilera ere data berdinean egin
beharko da, irailaren 14tik abenduaren 3ra.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!