Otaegi eta Atanburu anaiak Iparraldeko Joko Garbi txapeldunak gazte mailan

Aiurri 2022ko uzt. 19a, 11:28

Adur Otaegik eta Aranburu anaiek, Axier eta Pellok Iparraldeko Joko Garbiko plaza libreko gazteen 2. Mailako  finala irabazi zuten, igandean, Kanboko plazan.

Donapaleuko Amikuze taldeko  Detchart, Castege eta Casaux hirukoteari 40-25 emaitzaz irabazi zioten Behar Zanako pilotariek. Garaipen garrantzitsua izan da hau. Ligaxkan aurkari berdinen aurka galdu eta gero finala irabazteak balio erantsia izan baitu.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!