Beatriz Unzue alkateak eskerrona adierazi zien elkarte eta eragileei: “”Eskerrik asko urtetik-urtera jaien egitarauaren gehiengoa osatzen duten ekintzak antolatzeagatik eta ekintza horiek aurrera eramateko boluntario gisa egiten duzuen lan guztiagatik. Elkarte eta herritar horiek guztiek egiten duten ekarpenari esker, Villabonako Santioak jai herrikoi eta parte hartzaileak direla esan dezakegu harrotasunez”.
Joxean Kubero kultur teknikariak egitarauaren xehetasunak eskaini zituen: “Lehenik ohiko bilakatu diren ekintzak aipatu nahi nituzke: Dianak, danborrada, Erraldoi, ipotx eta buruhandien kalejirak, santio eguneko Soka dantza, Sokamuturra, gazte eguneko bazkaria eta poteo-kalejira, Eresargi-gazte abesbatzaren kontzertua, haurren marrazki lehiaketa, jubilatuen bazkaria, txekor jatea eta sagardo dastaketa, koadrilen eguneko bazkaria eta kalejira, zezen suzkoa, Santioetan kantari kantujira, Erromeri eguna, Villabona eta Hazparneren arteko Errebote partida edota Remi Ayestarani herri omenaldia”.
Berrikuntzen artean honakoak: “Xake elkartearen 50. urteurrena, Etxeondo Fest azoka, Umore gaua, Rozioa konpartsa,... Berrikuntza horiek guztiak Jai batzordean proposatuak izan ziren eta onartuak izan ziren”.
Artikulu osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
- Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.