Santioak 2022

Umore gaua Villabonan

Aiurri 2022ko uzt. 20a, 10:01
valenciaplaza.com

Santio jaietan, uztailaren 25ean, Umore Gaua izango da Villabonako Arroako plazan. Jose Cruz Gurrutxagak "Arranopola" izeneko ikuskizun berria egingo du, euskaraz, eta ondoren, Patricia Sornosa izeneko Valentziako umoregile feministak, "Desaparezca aquí" izeneko gaztelaniazko ikuskizuna egingo du. 

Aipatzekoa da Jose Cruz Gurrutxagak maiatzean aurkeztu zuela "Arranopola" ikuskizun berria, eta Patricia Sornoak lehen emanaldia emango duela Gipuzkoan. 

ARRANOPOLA

Sinopsia:

Zer da Arranopola?
Arranopola zer den? ...
Arranopola, arranopola da. Edo beste modu batera esanda denok
ezagutzen duguna eta batzuek batzuetan erabiltzen dutena baina inork
ez dakiena zer den.
Neuk ere ez, Arranopola!
Gure egunerokotasunean ere badira denok ezagutzen ditugun baina zer
den ez dakizkigun hainbat gauza. Ba horiek deskubritzen eta
azalarazten saiatuko naiz honako honetan. Umorearen bidetik, jakina.
Horrela bada, batzuetan jabetu egin gabe ere bizi edo pairatzen ditugun
egoeren mamira helduko naiz: gizarte mailakoak, lanekoak,
lagunartekoak, familiakoak, bikote harremanetakoak eta abar; mamian
baitago muina...
...eta Umorea, Arranopola!
Egunerokotasun gertaerei (denok ezagutzen ditugun horiei) beste
ikuspegi batetik heldu ezkero dena arinagoa delako eta geure buruaz
barre egiteko aukera ere ematen delako.

info@ttipia.eus 945-243828 www.ttipia.eus

Horra hor, zortziko txikian...

Egun txarra izan duzu? Ez da aspirina, ez

Ez dio axola.
parazetamola.
Ikutu egin badizu Ez gasa, ez tirita
Jefeak bemola, edo eskaiola.
Umeek, bikoteak Umore ikuskizuna
berotu odola... da Arranopola!
hemen daukat rezeta Behar duzun botika
zu nola kontsola ta bejondeiola!
A! bidebatez Arranopola zer den ere azalduko dut, jakina. Kar, kar, kar...
P.D (programazio arduradunari): bertsotan hasi garen honetan, hor doakizu
zortxiko txikian...

Denak piztu, argitu...
(ta ez zara farola)
hoixe lortuko duzu,
badakizu nola?
Kontratatu ezazu
gaur Arranopola!
merke merke gainera
ez naiz ta Iberdola.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!