Osasun publikoaren zerbitzuak uda garaian bermatzeko eskaera Osasun sailari

Aiurri 2022ko uzt. 21a, 10:30

Artxiboko irudia

Bi mozio onartu ziren atzo arratsaldean, Amasa-Villabonan  izandako Udaltzaren osoko bilkuran. Bata EAJ-PNV alderdiak aurkeztutakoa eta bestea EH Bilduk proposatutakoa. 

Lehena aho batez onartu zen eta bigarrena aldiz, 7 aldeko bozka eta 5 abstentziorekin. Bi mozioek eskaera antzekoak jorratzen dituzte, biak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari zuzenduak.

Mozioetan egindako eskerak: urte osoan eskaintzen den zerbitzua, udaran ere bermatzea, kalitatezko enplegua eskaintzea, lehen mailako arretaren estaldura indartzea eta, mediku, erizain eta gainerako osasun profesionalen kopurua handitzeko eskaera izan dira. Hala, mozioetan eginiko eskerak udalbatzao alderdi guztiek adostu dute Osasun Sailari eta Gotzone Sardui osasun sailburuari ofizialki helaraztea. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!