Villabonako erdigunea itxita trafikoarentzat bihar goizean

Aiurri 2022ko uzt. 22a, 10:25

Bihar, goizean, hilaren 23an, Villabonako erdigunea trafikoarentzat itxita egongo da Trikuharri lasterketa dela eta. Itxiera,  goizeko 08:15etatik 09:10etara eta 10:10etatik 14:30etara izango da. 

Lasterketa Kale Nagusian hasi eta amaituko bada ere, kale Berritik ere igaroko da, hortaz, trafikoan eragingo du, eta kale Berria 43. zenbakitik Elizaraino errepidea itxita egongo da aipatutako ordutegian. Kale Nagusia eta Aldude kalea ere itxita egongo dira, eta Salbadorako garajeetan ezingo da sartu-irteerarik egin 08:15-09:10 eta 10:10-14:30 ordutegian. Udalak barkamena eskatu nahi du aldez aurretik sortu daitezkeen eragozpenengatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!