Aspaldian ikusi gabeko jendetza bildu da Amasa-Villabonako Errebote plazan, 450 pertsona inguru elkartu dira bazkaltzeko. Gazte eguna ospatzen ari dira gaurkoan, eta belaunaldika mozorrotu beharreko eguna izan da gaurkoa, kolorez kolore herriko kaleak alaitu dituzte herritarrak Orkresta bandarekin.