Eraso horiek direla eta, 19:30etatik aurrera jaiak bertan behera uztea erabaki du Udalak.
Guk urtero bezala Remi Gogoan ekimenetik omenaldia egiteko asmoa geneukan, baina baldintza hauetan aurrera egitea ezinezkoa egiten zaigu. Badakigu Remik berak ulertuko lukeela. Beragatik balitz, jaiak honezkero bukatuta zeudekeen.
Familiarentzat urte eta batez ere azken egun gogorrak ari dira izaten, eta gaur omenaldia egin ez arren, beti izango gaituzte alboan.
Besarkada estu bat etxeko guztientzat.