Kontsumo bonoen IV.kanpaina abian izango da, asteazkenetik aurrera

Irune Alfonso 2022ko ira. 12a, 14:03

Oria merkatariko kideek, Amasa-Villabonako kontsumo bonoen kanpaina berria aurkeztu dute udalarekin batera. Kontsumo kanpaina, hilaren 14an hasi eta abenduaren 3ra arte luzatuko da. Nabarmentzekoa da, edizio honetan, bono kanpaina eskualde osoari zabaldua dagoela eta 16 urtetik gorako edonork erosteko aukera izango du. 

Kontsumo bonoak, saltokietan bertan erosi beharko dira, hortaz, establezimendu bakoitzak izango ditu bere bono propioak eta dendaren izenarekin egongo dira identifikatuta. Bonoak hirunaka erosi beharko dira, beraz, erosle bakoitzak; 3.6.9 bono erosi ditzake establezimenduko. Horrela, bonoak erosten dituen herritarrak 20 eurorekin 3 erosketa bono lortuko ditu, hau da, 30 euro. 40 eurorekin, 6 bono lortuko ditu, hau da, 60 euro. Eta, 60 eurorekin 9bono, hau da, 90 euro jasoko ditu. Guztira, Amasa-Villabonako udalak 54.000 euroko inbertsioa egin du eta 16.200 bono jarriko dira salgai aurrez izen eman duten 45 saltokietan erabiltzeko. 

Aipatzekoa da, informazio guztia herritar guztiengana iristeko, herriko etxe guztietara banatuko dela xehetasun guztiak azaltzen dituen eskuorri bat. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!