Behar Zana elkartea garaile Isats gisatu lehiaketan

Irune Alfonso 2022ko ira. 17a, 14:51

Azoka berezia eta Isats gisatu lehiaketa izan da gaurkoan, Amasa-Villabonan. Goizean goizetik Errebote plazan postuak jarri eta hainbat produktu ikusi eta kontsumitzeko aukera izan da. Erosketak egiteko aukera ez ezik, dastatzeko aukera mordoa ere izan da; hala nola, kroketak, txorizo pintxoak eta postuetako produktuak. Ondoren, Isats lehiaketako irabazlea izendatu dute eta Behar Zana elkarteak eramandu saria etxera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!