Amasako Sega Txapelketa, giro ederrean

Aiurri 2022ko ira. 17a, 19:14

Amasako Txakolin Egunaren harira, sega txapelketa prestatu dute aurtengoan. Jende asko bildu da Mutio baserriko belazeen inguruan, hamaika gazteren arteko lehia gertutik jarraitzeko. 100 metro karratuko sailak ahalik eta azkarren ebakitzea zen egin beharreko lana. Finaleko lana berriz, 200 metro karratuko saila ebakitzea izan da. Jokin Etxeberria izan da trebeena.

Ikusmina sortu du lehiak eta jende asko gerturatu da amasarren arteko sega txapelketa ikustera. Lehia amaituta, jai giroan jarraitu ahal izan dute bertaratutakoek, Getariako Txakolina izendapeneko txakolin ezberdinak dastatu eta pintxo goxoak janez.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!