Aizkardi mendi elkartea, Zuberoara

Irune Alfonso 2022ko ira. 28a, 12:45
Orhiko gailurra

Urriaren 2an, igandean, Aizkardi Mendi Elkarteko kideek, Zuberoara egingo dute irteera. Larrainetik abiatu (664m), Erroimendiko lepotik  (1360m) Orhiko  (2017m) gaillurrera joango dira. Itzulera, Millagate (1445m) lepotik izango da. Ibilaldiak 7 ordu iraungo ditu eta 21 kilometro izango dira denera. Irteera, goizeko 06:00etan izango da Olaederra kiroldegitik 

Izena emateko, telefono honetara deitu 649717182 20:00 tik 22:00 era. edo Aizkardi aretoan
ostegunean ordutegi berdinean 2021-09-29 baino lehen.
   

 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!