Tolosaldeko Ikasle Abertzaleek gaur hasiko dute Eskola Ibiltaria

Aiurri 2022ko ira. 30a, 10:20

Tolosaldeko Ataria hedabidearen argazkia

Gaur eta bihar artean martxan izango da Eskola Ibiltaria. Villabonatik hasi eta Anoetara ibilaldia egingo dute tartean, ekintzez beteriko egitaraua burutuz. 

Eskola ibiltaria zuzenki bigarren hezkuntzako ikasleei dago zuzendua, hala ere, egitasmo irekia da honakoa eta edonor animatu daiteke bertara. Sozializatzeko eta aisikogune bat sortzeaz gain, politikoki hezteko eremu bat sortzea dute helburu, Tolosaldeko Ikasle Abertzaleek. Taldekideek Aiurriri adierazi diotenez, formakuntzari eman nahi diote garrantzia, emango diren hitzaldi zein tailerrei baita aisialdirako antolatutako ekintzei ere.

Bi egunetan zehar, hainbat tailerretan parte hartzeko aukera egongo da, hala nola, ikastetxeetako erronken inguruko sakontze tailerra; autodefentsa fisikoa; borroken esperientziak heziguneetan zein agitazio propaganda. Hitzaldiei dagokienez, "Hezkuntza instituzioak interbentzio kulturalerako tresna gisa" eta "Mundu ikuskera kapitalistaren gaindipenaz hausnartzen" saioak emango dira. Hauen bitartez, Tolosaldeko Ikasle Abertzaleen proiektu politikoa azaldu eta hezkuntzan nola txertatu nahi duten adierazi eta hausnarketa egitera bideratuko dute. 

Formauntzazgai, aisiakere izango du bere tokiabi egunetakoegitasmo honetan, horregatik, herrialdearteko olinpiadak eta kontzertuak antolatu dituzte. Izan ere, Euskal Herriko ikasleak bilduko diraeta proiektu politiko amankomuna aitzaki hartuta, saretzeko eta elkar ezagutzeko baliatuko dute. Guzti hau kontuan hartuta, Tolosaldeko Ikasle Abertzaleek ikasle guztiak gonbidatu nahi dituzte eskola ibiltarira parte hartzeko eta elkar ezagutzeko. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!