Jendetza bildu du Eskola Ibiltariak Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2022ko urr. 1a, 12:30

Atzo hasi zen Eskola Ibiltaria Amasa-Villabonan eta 500 lagun inguru bildu ziren herriko txoko desberdinetan. Hainbat tailerretan parte hartu zuten gazteek eta ondoren, Txermingo aterpean afaldu zuten. Gaua zertxobait berotze aldera umoregileekin pasa zuten denbora eta ondoren, frontoira joan ziren lotara. Gaur goizean, frontoiean gosaldu eta formakuntzarekin jarraituz hitzaldiak izan dituzte. Gero, Anoetara ibilbidea egingo dute, bertan beste hainbeste ekintza egin eta egunari amaiera emango diote. Guztira, ekimen osoan 700 lagun inguruk parte hartuko dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!