Lau t´erdiko final-zortzirenetako partida jokatuko da Villabonan, ostiralean

Aiurri 2022ko urr. 4a, 10:27

Argazkia: Baiko pilota

Hiru partida ikusgarri jokatuko dira Villabonako Behar Zana pilotalekuan: batetik, Elezkano Artolaren aruak (lau t´erdian); bestetik, Altuna-Tolosa Irribarria-Rezusta bikotearen aurka; azkenik, lau t´erdiko promozio txapelketa (final laurdenak).

Sarrerak Internet bitartez erosi ahal izango dira www.entradasfronton.com webgunetik. Norgehiagokak ostiralean izango dira, gaueko 22:00etatik aurrera. 

Aurtengoan ere txapelketen artean ez da etenaldirik egongo, ostiralean hasiko baita lehen txapelketa handia, lau t´erdiko txapelketa bizi eta ikusgarria. Hilabete eta erdi iraungo du, eta azaroaren 20an jokatuko dute finala, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Atzo aurkeztu zen txapelketa eta aldaketa gutxi daude aurreko lau t´erdikoarekin alderatuta. Hamabi pilotarik parte hartuko dute berriz, enpresa bakoitzetik seik. Aspe enpresatik, Jokin Altuna, Joseba Ezkurdia, Peio Etxeberria, Danel Elezkano, Aitor Elordi eta Dario Gomez pilotariak lehiatuko dira; Baikotik, berriz, Unai Laso, Erik Jaka, Mikel Urrutikoetxea, Iñaki Artola, Jon Ander Peña eta Asier Agirre izango dira. Guztiak aurrelariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!