X. Antton Pebet memoriala abenduaren 2an hasiko da

Aiurri 2022ko urr. 10a, 12:10

Hamargarren Antton Pebet memoriala hasiko da abenduaren 2an eta abenduaren 23an jokatuko da finala. Partidak ostiraletan izango dira eta goi mailako pilotariek parte hartuko dute.

2009an zendu zen pilotaria omentzeko 10. txapelketa antolatu dute, haien ustez, "pilotari onenekin" osatuta. Bertan izango dira Erasun, Aizpuru edo Urruzola eskualdeko pilotariak; baita Baiko utzi berri duen Arteaga profesional ohia, beste askoren artean. Maila ona eta ikuskizuna ziurtatuta dago Behar Zana frontoian.

Formatu aldaketa

Behar Zana pilota elkarteak jakinarazi duenez, "edizio hau azkena izango da formatu honetan. Txapelketa ofizialak eta pribatuak asko dira garai berdinean. Pilotariek partida asko dituzte eta saturazio hau ez da ona pilotarentzat. Horregatik, eta, ziurrenik, txapelketa udarara pasako da, Santio txapelketarekin bat eginda.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!