Irrika Aisialdi Elkarte berria sortu da, Aiztondon

Irune Alfonso 2022ko urr. 12a, 12:36

Irrika Aisialdi Elkarte berria sortu da Aiztondon. Bailarako haur zein gaztetxoei dago zuzendua eta ekitaldi desberdinak egiteko asmotan abiatu dute proiektua. Gaur, aurkezpen ekitaldia izan dute Amasa-Villabonan eta jende mordoa bildu da. Bertan, buruhandi eta erraldoiekin ibilitzeko aukera izateaz gain, bingo musikatua, talo eta dantza tailerrak, eskulanak eta ginkanan ibili dira. Goiz pasa ederra izan dute. Gainera, errifak saldu eta Nere Eizagirrekin firma duen errealeko baloia eta Berrobiko Iriarte jatetxean bazkaria zozketatu dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!