"Tabuen kutxatik oholtzara" bertso saio solidario musikatua egingo dute, Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2022ko urr. 14a, 10:43

Minbiziaren tabuak oholtzaratzeko asmoz, bertso saio solidario musikatua antolatu da urriaren 15ean, bihar,  Villabonako Gurea Antzokian, arratsaldeko 19:00etan.

Hainbat bertsolari arituko dira kantuan; hala nola, Alaia Martin, Ane Labaka, Oihana Iguaran, eta Uxue Alberdi. Gai-jartzaile lanetan Amaia Agirre arituko da. Ikuskizunari musika jarriko diotenak aldiz, Gari Otamendi eta Oihana Rodriguez izango dira. Minbizia modu zuzen edo zeharkakoan jasaten ari den orori laguntzeko ekimen solidarioa da honakoa, bertan lortutako dirua, Iñurri elkarteari bideratuko zaio. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!