Landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna ospatu dute, Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2022ko urr. 14a, 13:46

Landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna ospatu dute goiz osoan zehar Amasa-Villabonako Gurea Antzokian. Bertan, hitzaldiak, proiektuak eta mahai inguruaz gozatzeko aukerarekin. Ekitaldian, Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkateak eta Bittori Tapia amasarra eta landa eremuko emakumeak parte hartu dute. 

 

 

Askotariko gaiak jorratu dira goiz osoan zehar, hala nola, emakumeen arteko saretzearen garrantziaz hitz egin dute eta euren arteko aliantzaz sorteaz; landa eremuko bakardade egoerak aipatu dituzte eta gazteek duten paper garrantzitsua egoera honi aurre egiteko. Bestetik, guzti honi aurre egiteko sortu beharreko teknologia berriak eta hauen aplikatzeaz hitz egin dute baita, enpatia errespetua eta entzutearen garrantzia azpimarratu ere.  Goiza amaitzeko,  erakusketa eta luntxa izan dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!