"Bi arnas" dokumentalaren proiekzioa, Kima Arzuaga ekoizlearen parte-hartzearekin

Irune Alfonso 2022ko urr. 18a, 12:37

Ostegunean, "Bi arnas" dokumentalaren proiekzioa izango da, arratsaldeko 19:30ean Gurea Antzokian. Dokumentalak, torturaren gaia lantzen du eta bi dira protagonistak; ama, Maria Nieves Diaz eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal euskal presoa. Gainera, dokumentala aurkezteko, Kima Arzuaga ekoizlea izango da antzokian, eta ikusleekin solasaldia izango du. Sarrerak, villabona.eus webgunean hartu beharko dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!