Erremonte jaialdia egingo da Villabonan, hilaren 29an

Aiurri 2022ko urr. 20a, 13:02

Urriaren 29an (larunbata) erremonte jaialdia egingo da Villabonako Behar Zana pilotalekuan, arratsaldeko 16:30ean hasita. Bertan, bi partida jokatuko dira: lehenik, Zaldua I - Odei / Irazu - Zaldua II.aren aurka; bigarrenik, Ansa - Juanenea / Aldabe - Azpirozen aurka.

Oharra: Sarrerak 5 euro balioko ditu egunean bertan, baina, aurretiaz, erreserba egin ahal izango da beharzanapelota@gmail.com postara idatzita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!