Indarkeria sexistaren aurkako V. topaketak izan dituzte Amasa-Villabonan, Matazak elkartearen eskutik

Irune Alfonso 2022ko urr. 22a, 15:10

Genero-desberdintasunak emakumeen osasunean daukan eraginaren inguruan joan da aurtengo topaketa. Bertan hitzaldi ugari izan dira eta horietako bat; zaintzak eta genero eragina osasunaren gain izan da, Maria Angeles Alvarez Garcia, osasun psikologoa eta genero indarkerian aditua den psikoterapeutaren eskutik.  

Genero ikuspegia osasun arazoen analisian jarri ezkero, emakume eta gizonezkoen gizarteratzeko prozesu ezberdinak kontuan hartu behar direla aitortu du Alvarezek. Prozesu horrek, balore, jarrera eta ekintza ezberdinak sortzearekin batera, botere eta baliabideenganako sarreran eta lanaren banaketan eragina izaten duela aitortu baitu. 

Hala, emakumeek antsietatea handia sentitzen dutela aipatu du psikologoak, eta biolentzia honek emakumeen osasunen eragin zuzena duela adierazi; hala nola, zuzeneko eragina edo zuzeneko miña direnak; golpeak adibidez. Edo, zeharkako eragina edo mina deiturikoak;, depresioa, arreta eta memoria galtzea, mikrotraumak, trebetasunen galtzea, ezegonkortasuna, suminkortasuna...eta abar luze bat ekarri ditzake. 

Psikologoak azpimarratu du erlazio osasuntsuak edukitzea dela helburua, eta indarkeria sexistaren biktima den emakumeekin garrantzitsuena entzutea,  eurei, ahotsa eman eta hitzak jartzea dela gakoa. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!