Aizkardi mendi elkarteak antolatuta, 38. Mendi astea eta 13. Azgazki rallya azaroan

Aiurri 2022ko urr. 24a, 10:09

14.argazki Rallya antolatu du Aizkari Mendi Elkarteak azaroaren 13rako. Honekin batera, hurrengo astean, hilarean 22,23, eta 24an 38.Mendi Astea antolatu dute. Egun bakoitzean hitzaldi bana eskainiko dute eta argazki rallyko erakusketa aste osoan zehar ikusgai izango da. 

 

 

Hilaren 22an, asteartean; "Egun on Capitan Yasemite" izango da, Maite Zumarraga eta Idoia Rubialen eskutik. Hilaren 23an, asteazkenean; "Aketegiko Mari alpinismoa eta mitologia uztartzen" Koke Lasaren eskutik eta hitzaldiekin amaitzeko, hilarean 24an, ostegunean; "Into the ice Patagonia" Eñaut Izagirreren eskutik. Ostegunean, argazki rallyko sari banaketa ere izango da. Ekitaldi guztiak, arratsaldeko 20:00etan gurea antzokian. 

Mendi ibilaldia igandean izango da, azaroaren 27an goizeko 8:30etatik abiatuta Olaederra kiroldegitik

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!