Eneko Maiz billabonatarra Pilotako Munduko finalerdietara sailkatu da

Aiurri 2022ko urr. 26a, 12:01

Eneko Maiz maila benetan ikusgarria erakusten ari da Pilotako Mundialean, Espainiako selekzioarekin. Jada, finalerdietarako txartela eskuratu du.

Orain arte, Behar Zanako pilotaria izan da trinkete modalitatean partida guztiak jokatu dituena, eta erabaki ona izan da, maila bereziki altua erakusten ari delako eta garaipenez garaipen finalerdietara sailkatu delako. Bestalde, hurrengo partidan ikusi beharko da ea hautatzaileak berriro ere Eneko Maizen aldeko apustua egiten duen ala Alvaro Garatea edo Luquin jartzen dituen lehen lerroan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!