2022/10/30 10:00 - 14:00

Azoka

Azoka ekologikoa

Azoka ekologikoa
Errebote plaza, Amasa-Villabona

Villabonako Udaleko Ingurumen sailak elikagai ekologikoen azoka berezia antolatu du urriaren 30erako. Goizeko 10:00etatik 14:00etara, Villabonako Erreboteko plazan, besteak beste, barazkiak, esnekiak, eztia, ogia, marmeladak, olioa, arrautzak… denak ekologikoak, eskuratzeko aukera egongo da.

Eguerdiko 12:00etan AMA tabernako Javi Riverok prestatutako pintxo dastaketaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Eta, 12:30etan, Iraia Cambra bakarlari billabonatarrak Erreboteko plaza alaituko du eskainiko duen musika emanaldiarekin.

Era berean, eta goizeko 12:00etan ere bai, Zunbeltz elkarteko kideek Gau beltzerako kalabazak apaintzeko tailerra eskainiko dute etxeko txikienentzat, Erreboteko plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!