Amasa, euskararen arnasgune

Aiurri 2022ko aza. 2a, 10:21

Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) arautuko duen Udal Ordenantza onartu zen pasa den urriaren 25ean Amasa-Villabonako udalean. Tresna berri honen sorrerarekin, onarpenarekin eta etorkizuneko aplikazioarekin Amasa-Villabonako udalak euskararen normalizaziorako hizkuntza politikan aurrera egingo du. 

Prozesu horretan, lurraldean zatiketa egin eta udalak, euskararen arasgune izaera aitortu dio Amasako eremuari eta Villabonari aldiz, udalerri euskaldun izaera eman dio. Amasako hizkuntza-errealitatea txikiagoa izanik hauskorragoa da, eta edozein aldaketak nabarmen eragin izan dezake bertako hizkuntza ohituretan, modu horretan,  Amasan euskaran duen nagusitasuna babestu nahi izan da. 


Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaren helburua lurralde-eremu (auzo, herri, hiri, eskualde)
jakin bateko proiektu eta jarduera pribatu zein publikoek bertako errealitate linguistikoan izan
ditzaketen balizko eraginak aurreikustea, identifikatzea eta ebaluatzea da. Hau da; ELEk neurtzen du hirigintza proiektuek, turismokoek edota jarduera sozioekonomikoari lotutako aldaketek izango duen eragina hizkuntzaren ezagutzan eta erabileran. Horrez gain, euskararen eta euskal hiztun elkartearen egoerari kalterik eginez gero, horiek murrizteko eta aurre hartzeko neurriak proposatzen dituen tresna ere bada.

 

ELE aplikatu zaien hainbat proiektu
Dagoeneko EAEko eta Nafarroako zenbait lekutan aplikatu zaie ELE Hirigintza Plan
Orokorrei, plan partzialei edo turismo planei, esate baterako. Horietan, planek izango duten
neurriak neurtu dira, eta neurri horiek arintzeko proposamenak egin dira. Honakoak dira
proiektu horietako batzuk:

  • Alegiko Hirigintza Plan Orokorra.
  • Azpeitiko udal sustapeneko etxebizitzen hirigintza proiektuari.
  • Orioko Hirigintza Plan Orokorra.
  • Errezilgo Hirigintza Plan Orokorra.
  • Orexako Hirigintza Plan Orokorra.
  • Munitibarko Hirigintza Plan Orokorra.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!