Goi mailako partidak jokatuko dira Behar Zana pilotalekuan, asteburuan

Aiurri 2022ko aza. 4a, 12:29

Pilota partida ugari jokatuko dira Behar Zana pilotalekuan, horietako asko goi mailakoak izango dira.

Joko garbia modalitateko ligaxkako partidak jokatzeari ekingo diote Behar Zana pilota elkartekoek. Horrez gain, ohorezko mailako pilota finalerdiko partida garrantzitsua jokatuko da; Elolak eta Aizpuruk (Tolosa) bikoteak Urbieta anairen aurka jokatuko dute. Larunbat goizean, 11:30ean, izanen da partidua. Igande goizean ere partidan ikusteko aukera egonen da; goizeko 11:00tan emakumezkoen eskuz binakako ligaxkako partida jokatuko da. Larrartek eta Arrillagak Mendizabal-Agirre bikotearen aurka jokatuko dute. 

Beste hainbat partida ere jokatuko dira Villabonan; informazio gehiago eskuragarri Behar Zana pilota elkarteko sare sozialetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!