Euskaran Ados! mahai irekiaren bilera gaur arratsaldean

Aiurri 2022ko aza. 7a, 12:29

Euskaran Ados! mahai irekiaren bilkura izango da Amasa-Villabonako udaleko euskara sailak deituta, gaur arratsaldeko 18:00etan udaletxeko Batzar aretoan. Bertan hainbat gai jorratuko dira; aurreko bileran jasotako aktaren onarpena, kirol entitateen hizkuntza erabileraren azterketaren emaitzak, argitaratu diren Amasa-Villabonako datu soziolinguistikoen aurkezpena, “Nire frutak zuretzat” kanpainaren balorazioa, euskaraldia kanpainaren berri ematea,  eta 2022ko Euskararen Eguneko ekimenak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!