Hasi dira Amasako Sanmartinak

Irune Alfonso 2022ko aza. 9a, 20:22

Amasako San Martin jaiak iritsi dira. Amasarrak gogotsu zeuden esperoan, arratsaldeko 19:00etan haur zein guraso ugari urbildu dira kanpandorre azpira Martina sorgiñari ongietorria ematera. "Sorgiña, sorgiña" oihu eginez, sorginari deitu, eta, suziria bota ondoren jatsi da sorgina. Hasi dira beraz Amasako jaiak! Ondoren, buruhandiei ihesi korrika bizian ibili dira haurrak. 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!