Ikusmira handia traktore tiraketa proban

Irune Alfonso 2022ko aza. 12a, 14:00

Traktore tiraketaren bigarren edizioa izan da aurtengoa, Amasan. Ikusmira handia sorturik, haur zein helduz beteta zegoen probaren ibilbide osoa. 12 parte hartzaile izan dira guztira, eta izugarrizko sasoia erakutsi dute proba guztian zehar. Giza proba moduko honetan, onenek, 2.04 denboran osatu dute ibilbidea. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!