Bihar emango zaio hasiera Euskaraldiari eta giroa berotzeko, atzo, Amasa-Villabonan, Nerea Arriolaren bakarrizketa umoretsua izan zuten Aljibean. Txapak jasotzeko mahaia ere ezarri zuten, eta gaur ere, txapak jasotzeko aukera egongo da Berdura plazan.