Euskaraldia | Aiztondo

"Herrian parte-hartze handiagoa daukat"

Irune Alfonso 2022ko aza. 21a, 11:50

Yeray Gascon belarriprest

Zein izan da zure hizkuntza egoera.

Frankoren garaian bizitza duina eta lan duina lortzeko etorkinak izan ziren aitona-amonen biloba naiz. Nire aitaren familia Salamancatik etorri zen, eta nire amaren aldetik aldiz Badajozetik etorri ziren hona. Euskal Herrira iritsi zirenean, euskararen egoera guztiz bestelakoa zen, euskara debekatua zegoen; kalean ezin zen euskaraz hitz egin, etxean erabiltzen zen modu ezkutu batean. Nire gurasoetako iÒork ez zuen euskaraz ikasi eta gaztelaniaz hezi ninduten. Nire burua gaztelaniaz dago eraikia, gaztelaniaz pentsatzen dut, horregatik, euskara erabili behar dudanean itzulpen konstante batean aritzen naiz. Horretaz gain, eskola garaian lagunak egiten dira eta nire lagunak nire profilekoak edo profil honetako gazteak direla esan nezake, hau da, nire kuadrilla familia erdaldunen seme-alaba sorta moduko bat da eta gaztelaniaz komunikatzeko joera dugun harremanak dira.

Eta gaur egungoa?

Gaur egun nire familiarekin dudan hizkuntza-harremana gaztelaniazkoa izaten jarraitzen du. Nire anaia eta lehengusuek badakite euskaraz, baina, gaztelaniaz eraiki dugun harremanak direnez ezin izan dugu ohitura hori hautsi. Hala ere, hirugarrengo pertsona bat elkarrizketan sartzen denean eta pertsona horrekin euskaraz eraikitako harremana denean, euskaraz hitz egiten dugu guztiok baina, hala ere, oso zaila egiten zait nire familikoekin euskaraz harremantzea. Lagunekin dudan harremana asko aldatu dela esango nuke, harremanak aldatzen joaten dira eta orain, egunerokotasunean euskaraz egiten dut naiz eta hitz batekin trabatua geratu edo gauza konplexuagoa azaldu behar izan ezkero gaztelaniara pasatzeko joera izaten dudan. Alabaina, euskararekiko dudan abiapunturik garrantzitsuena lanean hasteko garaia izan zen. Lanean euskaraz hitz egiten dut, euskal lantokia da, bezero euskaldunak ditugu eta euskara era aktibo batean jorratzen duen alorretako bat da eta egoera horrek nire hizkuntza erabileran eragina izan zuzen.

Musika talde bat duzu Habi izenekoa. Kantuak euskara hutsean egiten dituzue. Kontzienteki hartutako erabakia da ezta?

Hori da bai. Aipatu dudan lan egoera eta ikasketen garaian sortu zen taldea. Haurtzarotik eskolan euskaraz ikasi dut eta euskaraz ongi moldatzen naiz, alabaina, nire harreman guztiak gaztelaniaz ziren eta hain justu azken ikasketak burutu nituenak ere gaztelaniaz izan ziren, diseinu grafikoa, ez nik nahi nuelako baizik eta nik ikasten nuen zentroan ez zegoelako beste aukerarik. Egoera horrekin, euskara berriro bigarren maila batean gelditu zen, baina, aldi berean, lanean sartu eta musika taldearen proiektua sortu zen. Niretzat euskara beti izan da oso hizkuntza polita eta fonetikoki interesgarria. Euskara musikarekin lotu izan dut beti, haurtzarotik euskal kultura ikasi izan dut eta bertakoak izanik hemengo kultura jaso dut. Asko gustatzen zait. Gauzak horrela, taldea sortu genuenean euskara erabiltzea kosta egiten zitzaidan eta ariketa moduan euskaraz idazten hasi nintzen. Euskaraz egitea Jon Ander nire taldekideak eta biok hartu genuen erabaki soila izan zen, euskara taldearen ardatz izatea.

 

Elkarrizketa osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!