"Euskararen Historia Soziala Tolosaldean" ikerketaren bigarren zatiaren aurkezpena hilaren 29an

Aiurri 2022ko aza. 23a, 12:45
Galtzaundi

"Euskararen Historia Soziala Tolosaldean" ikerketa proiektuaren bigarren zatiaren aurkezpena izango da azaroaren 29an, Subijana Etxean, Galtzaundik antolatuta. Saioa arratsaldeko 18:30etan izango da Haritz Azurmendi ikerketa arduradunaren eskutik. 

Bertan, 1833tik 1936ra bitartean Tolosaldeko giarteak izan duen bilakaera azalduko du euskararen ikuspegitik. Hitzaldia, hitzaldi musikatua izango da eta Joseba Tapiak, ikerketan aztertutako garaiko bertsoak abestuko ditu. 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!