Olentzaroren ibilbidea egiteko izen ematea, ostegunean

Aiurri 2022ko aza. 29a, 10:38
Artxiboko irudia

Amasa-Villabonako haurrek Olentzaroren ibilbidea egiteko aukera izango dute abenduaren 17an. Olentzearoren basoa ezagutzeko ezinbestekoa izango da izen ematea, kopurua mugatua baita. Horregatik, ostegun honetan, abenduaren 1ean, arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara izen emateko aukera egongo da Zunbeltz elkartean. Ahal den neurrian, gurasoak baino haur gehiago apuntatzea eskatzen da, adina; 2013-2020 urte bitarteko jaiotakoentzat. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!