Antton Pebet Memorialeko final laurdenak jokatuko dira ostiralean, Behar Zana frontoian

Aiurri 2022ko aza. 30a, 07:39

Elite mailako eskuz binakako partida bana jokatuko dira ostiralean, arratsaldeko 19:00tan hasita. Partidatan hainbat aldaketa izan dira jokalariei dagokienez.

Lehen norgehiagoka arratsaldeko 19:00tan hasiko da. Landak (Espinalen ordez) eta Elizegik Elizalde-Oliden (Urruzolaren ordez) bikotearen aurka jokatuko dute. Espinalek ezin izango du ostiralean jokatu final bat baitauka. Hala ere, Landa maila handiko pilotaria da, bizia eta kantxako jokalariak asko mugitzen dituen horietakoa. 

Bigarren final laurdena, Urbietak-Lizeaga (Garmendiaren ordez) eta Azketa-Ugartemendia bikoteen artekoa izango da. Hau ere partida gogorra eta maila handikoa izango da. 

Maila handiko partidak ikusteko aukera egonen da Behar Zana frontoian. Horrez gain, eskualdeko bizpahiru pilotarik parte hartuko dute txapelketa entzutetsuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!