Aralarrera egingo du mendi irteera Aizkardi Mendi Elkarteak

Aiurri 2022ko abe. 12a, 10:38

Hilaren 18an, igandea, Aralarrera mendi irteera egingo dute Aizkari Mendizale elkarteko kideek. 

Oraingoan, Lizarrustitik abiatuko dira (620m), Alleko Punta (1017m) eta Putterriko gailurra (1299m) igo ondoren, Igaratzara (1215m) joango dira. Itzulera Lareotik (738m) izango da. Irteerak 5:30 ordu iraungo du eta 18 kilometrokoa izango da. Izena emateko, 649717182 teleonora deitu beharko da arratsaldeko 20:00etatik 22:00etara, edo Aizkardi aretoan ostegunean, ordutegi berdinean. Hilaren 15a baino lehen eman beharko da izena. Irteera, goizeko 7:30etan izango da Olaederra kiroldegitik. 



 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!