Itzuliaren etapa baten amaiera Amasa-Villabonan izango dela iragarri du Udalak

Aiurri 2022ko abe. 12a, 18:45

Etorkizuneko profesionalak Aiztondo Klasikan lehiatu ohi dira.

Itzulia Basque Country UCI Pro Tour mailako lasterketaren hirugarren etapa Errenteriatik abiatu eta Amasa-Villabonan helmugaratuko da.

Itzuliaren 62. edizioan, eskualdeak etapa baten amaiera izango du. Zehazki, Amasa-Villabonan. Udalak gaurkoan eman du albistea, eta balorazioa: "Amasa-Villabonako udalak ahalegin berezia egin nahi izan du 2023an lasterketa hau herrira ekartzeko. Izan ere, dagoeneko 20 urtetik gora igaro dira txirrindularitza profesionalak gure herrian helmuga bat izan zuenetik eta kirol honek herritarren artean duen zaletasuna kontuan hartuta, udalak une aproposa dela iritzi dio. Udal Gobernuak bere poza adierazi du azkenean datorren Itzuliako helmugetako bat Amasa-Villabonan izatea lortu izanagatik".

2023ko edizioa Gasteizen hasi eta Eibarren amaituko da

Itzulia apirilaren 3tik 8ra Euskal Herrian barrena ibiliko da. Hirugarren etapa, apirilaren 5ekoa, eskualdean amaituko da. Ibilbidea aztertzeari ekingo diote, hurreng asteetan: "Udalak, Itzulia Basque Country-ko antolatzaileekin elkarlanean ibilbide gorabeheratsu eta ikusgarria osatu nahi izan du, txirrindularitza zaleen gozamenerako".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!