Agroekologia eta elikaduraren gaineko sentsibilizazio jardunaldiak, Amasa-Villabonan

Aiurri 2022ko abe. 13a, 11:16

AmasaVillabonako Udalak krisi ekosozialari aurre egiteko eta bizi ohiturak aldatzeko Agroekologiaren gaineko lanketan dihardu legegintzaldi osoan zehar. Azken  bi urteetan Azoka Ekologikoak antolatuz eta lanketa hau jarraitzeko, Agroekologiaren inguruko jardunaldiak antolatu dituzte. 

Agroekologiak; elikagai ekologikoak ez ezik, bertako eta garaiko produktuak  biltzen ditu eta bidezko eta gertuko tratuan oinarritutako elikagaiek osatzen dute. Ingurumena eta honen mugak errespetatuz komunitate sendo eta osasuntsuak eraikitzeko bidea izanik, agroekologia. Horregatik, Udalak EHKolektiboarekin elkarlanean, abenduaren 13tik 17ra, Agroekologia eta elikaduraren sentsibilizazio jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldiaren bitartez, elikagaiak modu kontzientegoan kontsumitzeko tresnak eta baliabideak eskainitzeko aukera emanez herritarrei. Gainera, ekoizpen-ereduetan sokonduko dute jardunaldian eta ekologiari, bertakoari eta ekonomia sozial eta soladrioan oinarritutakoario balio berezia emango diote. 

Agroekologia eta elikaduraren sentsibilizazio jardunaldien egitaraua:

Abenduak 13, INFORMAZIO PUNTUA
Agroekologiaren inguruko sentsibilizazio puntua ezarriko da Berdura plazan, 10:00etatik 13:00tara

Abenduak 15, DOKUMENTALA ETA SOLASALDIA
Zure platerean hasten da mundua dokumentalaren emanaldia eta solasaldia, herriko elkarte eta ekoizleekin, Villabonako Gurea antzokian, 19:30ean. Sarrera 3 euro.

Abenduak 16, SOLASALDI MERIENDA
Zure platerean hasten da mundua solasaldi-merienda. Nolakoa izango da gure etorkizuneko elikadura? Zentzumen guztiak erabiliz hausnarketa saioa egingo da Villabonako Subijana etxean, 18:00etan.

Abenduak 17, EKOIZLEAREN ETXALDERA BISITA
Irure-txiki (Errezil) baserriko ekoizlearen etxaldera bisita eta produktu dastaketa. Etxaldera joateko izena eman behar da aurrez 635 202 146 telefono zenbakian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!