Eneko Maizek profesionaletara egin du jauzi, trinketean

Aiurri 2022ko abe. 16a, 12:20

Eneko Maiz gazteak profesional mailara jauzi egin du eskuz trinketean, eta urtarrilean jokatuko du lehen eliteko partida. 

Maiz urteak zeramatzan maila handia ematen; Euskal Herrian eta Espainian partida gehienak irabazten eta aurkariak nabarmen gailentzen aritu da. Esaterako, askok dute gogoan Ducassoren aurkako partida, Bartzelonan. 

Egun, esperientzia handiko pilotaria bilakatu da; hainbat partida jokatu ditu Iparraldean eta, gainera, Munduko Txapelketa jokatzeak, heldutasun maila interesgarria eman dio billabonatarrari; bi aldiz munduko azpitxapeldun geratu da, eta, beraz, adin horrekin gutxik duten palmaresa du esku artean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!