Erniobeako bigarren eskuko azoka

Irune Alfonso 2022ko abe. 23a, 10:44

Ohiturak ohitua dira eta aurten ere egin dute eguberrietako bigarren eskuko azoka Erniobeako ikasleek. Berdura plaza postuz beterik ikusteko aukera dago goiz osoan zehar eta jaki eta gozo bikainak dastatzeko aukera. Primerako giroa sortu dute ikasleek,  postuak ez ezik, jokuak eta kantu giroan ere jarduten ari baitira. Herritarrak urbildu eta gozatzeko aukera besterik ez du. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!