Hilketa matxisten aurkako elkarretaratzea Villabonan, larunbat honetan

Aiurri 2022ko abe. 30a, 15:30

Villabona eta ZIzurkil elkar lotzen dituen zubian elkarretaratzea deitu dute, biharko. Mugimendu feministak egin du deialdia eta Amasa-Villabonako Udalak bat egin du ekimenarekin. Arratsaldeko 18:00tan izango da. Euskal Herrian bi hilketa matxista izan da denbora gutxian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!