Trikuharri lasterketaren izen-ematea iragarri dute

Aiurri 2023ko urt. 9a, 09:58

Maiatzaren 20an Amasa-Villabonan ospatuko da lasterketaren bigarren edizioa, 20 eta 30 kilometorko lasterketa banarekin. Izen-ematea zabalik izango da, urtarrilaren 21etik aurrera.

Gema Oreja zizurkildarra eta Hassan Ait Chaou billabonatarra ageri dira antolaketak zabaldu duen afitxaren irudian. Mendi lasterketen denboraldian toki egonkorra izan nahi du Trikuharrik, eta laster Kronoak.com webgunean izena emateko aukera izango da.

Zegama-Aizkorri mendi lasterketa ezaguna maiatzaren 14an izango da, eta 20an Trikuharri lasterketa.

Lehen edizioa, Leitzaran aldeko kanaletan barrena

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!