Geltoki bakarra Donostiako noranzkoan

Aiurri 2023ko urt. 10a, 07:24

Villabona osoan, geltoki bakarrean egingo du geldialdia Donostiara doan autobusak, kale Berriko 10-12 zenbakien parean dagoen geltokian, hain zuzen ere.

Kale Berriko ur hoditeria berritzeko lanak direla eta hartu da erabaki hori. Udalak jarraibideak errespetatzea eskatu du: "Lan hauek irauten duten bitartean herri barruko trafikoan sortuko diren aldaketen aurrean obrako langileen edota Udaltzaingoaren jarraibideak errespetatzea eskatzen du Udalak".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!