"Ohorea da lehen profesional gipuzkoarra izatea"

Mikel Arberas 2023ko urt. 14a, 07:00

Eneko Maiz trinketeko partida jokatzen. ©Goizeko-izarra

Eneko Maizek umetatik du erlazio estua pilotarekin. Bost urterekin hasi zen eskuz jokatzen eta, egun, pilotari profesionala bilakatu da trinketean.

Zure hobekuntza maila ikaragarria izan da, hainbat txapela lortu dituzu eta munduko txapelketa ere jokatu duzu. Urte askotako lanaren emaitza al da?

Egia da egunero zerbait egitea gustuko dudala, baina ez naiz egunerokotasuna horren zorrotz eramaten duen horietakoa. Eguraldiaren eta egunenaren arabera gauza bat ala bestea egiten dut. Horrez gain, astean behin trinketean entrenatzen aritu naiz mailari eusteko. 

Nola azalduko zenioke pilotazale bati, trinketearen eta ohiko modalitatearen arteko ezberdintasuna.

Jokatzeko moduak eta frontoiak oso ezberdinak dira. Betiko frontoiek hiru horma dituzte; frontisa, ezker pareta eta errebotea. Eskuin aldean, muga ezartzeko marra zuria dute. Horiek horrela, jokoa hormen eta marren artean gauzatu behar da. Trinketeak, berriz, lau horma ditu; aurrean, atzean, eskubian eta ezkerrean. Horrez gain, ezker hormari itsatsia, teilatu moduko bat du sare batekin, eta jokoa hein handi batean, irtengune hori erabiltzean oinarritzen da; nabarmendu beharra dago, sarean joz gero, zuzenean puntua lortzen dela. Ez hori bakarrik, frontisa eta eskuin horma batzen diren txokoan, pareta oker bat dago, fraile deiturikoa, jokoa aldrebesteko balio duena. Pilotek ere bestelako abiadura eta botea dute. Beraz, esandakoa, modalitate oso ezberdinak dira.

Ez da lorpen makala trinketean jokatuko duen lehen profesional gipuzkoarra izatea...

Ohorea da profesional mailako lehen Gipuzkoarra izatea. Pandemia garaian partida oso gutxi jokatu nituen, baina, iragan udan, norgehiagoka askotan parte hartu nuen profesionalekin. Horrek ere hobetzen eta mailaz igotzen lagundu dit; izan ere, iparraldean afizionatua izanda ere, profesionalekin partidak jokatzeko aukera ematen dizute. 

 

Elkarrizketa osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!