Kontuak: Joseba Sarrionandia / Kantuak: Ines Osinaga / Bisualak: Itziar Garaluce
Bidai luzeko kantuak dira hauek, edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia. Duela ia hamar urte Joseba Sarrionaindiak Habanan sortu zituen dozena bat testu, Atlantikoa zeharkatu eta Euskal Herrira heldu zirenak eskuz esku, konplizez konplize, sekretu bat konpartitzen dutenen artean sortzen den zirrara hori lagun.
Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren kantuok tabako, ardo ta kanelaz.
Orain, urteak pasa direla, idazle urrundua Euskal Herrian da, eta, kantuok hartu dituzte berriro esku artean. Nola litzateke kontua letra eta kantua hurbiltzean? Zein da testu bakoitzaren atzean dagoen historia?
Urtarrilak 29, igandea.
Gurea, 19:30.