“Munduari itzulia 80 egunetan” haur ikuskizunaren saio bikoitza Gurea antzokian

Aiurri 2023ko urt. 11a, 18:42

Ostiral honetan arratsaldeko 18:00tan hasita, lehen saioa eskainiko dute. Eta, bigarrena, larunbatean 17:00tan. Sarrerak eskuragarri daude leihatilan edo villabona.eus webgunea.

Sinopsia:

Itoitz eta Urdiñe neba-arrebak osaba Passepartout eta izeba Auodaren etxean opor egun batzuk igarotzen ari dira. Passepartout Ilargiaren Zirkuko akrobata da, eta mundu osoan zehar ibili da harekin bere artea erakutsiz jira-biran. Izeba Auoda Planetako Doktoreak elkarteko medikua da, baliabide gutxien dituzten munduko lekuetan osasun-laguntza ematen duen elkartea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!